«Nire plazer txikietako bat aitarekin albistegia ikustea da»
Iñaki Urteaga Fernandez (Zumarraga, 2005) Industria Antolakuntza Ingeniaritza ikasten ari da Mondragon Unibertsitatean. Antxiñako Ama txistulari taldeko eta Irrintzi dantza taldeko kidea da. «Arreba helduagoa dut eta bera ere Irrintzi taldeko kidea da. Nire arreba bikia eta ni ere Irrintzira eraman gintuzten, 4 bat urte genituenean. Gustatu egin zitzaidan eta jarraitu egin nuen. Txistuari dagokionez, musika eskolara joan nintzen eta 8 urterekin instrumentu hori aukeratu nuen». Ezpata dantza Antxiñako Ama txistulari taldeko kideek eta Irrintzi dantza taldekoek egiten dute. Urteagak iaz dantza egin zuen lehenengoz kapitain bezala, eta aurten lehenengoz jo du txistua Antion. «Txistularien lana errazagoa da: ez zara bakarrik egoten. Kapitainek bakarrik dantza egiten dute eta denak beraiei begira egoten dira».
Zer zaletasun dituzu?
Kirola (astean bitan gimnasiora joaten naiz eta aitarekin mendira), musika, pelikulak ikustea, irakurtzea eta lagunekin ateratzea.
Pelikula edo telesail bat.
Los Soprano da ikusi dudan azken telesaila.
Liburu bat.
Albert Camusen El extranjero irakurtzen ari naiz.
Musika talde bat edo abeslari bat.
Kortatu. Aitarekin Fermin Muguruzaren kontzertura joan nintzen, Anoetara.
Abesti bat.
Bizardunak taldearen Amerika.
Oporretarako leku bat.
Etxekook Sanlucar de Barramedara (Cadiz, Espainia) joateko ohitura dugu.
Zer gosaltzen duzu?
Cola Caoa madalenekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Iazko uztailaren 2a.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Amonak urtero liburu bat oparitzen dit Erregeetan.
Bizitzako plazer txiki bat.
Aitarekin albistegia ikustea.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Zumarragan biziko ez bazina…
Getarian. ■

