Pagadiko espezieak: Elorri beltza
Elorri beltza (Prunus spinosa L.)
Deskribapena
Elorri beltza hostoerorkorra da. Hosto luzanga edo obobatuak ditu (1,5-3,5 x 0,5-1,5 mm). Hostoak sinpleak dira, eta ertz zerradunak dituzte. Nerbioen inguruan ileak dauzka.
Landare hermafrodita da. Lore (4-8 mm) zuri txiki oso ugariak ditu. Haren fruitua (10-15 mm) basarana da, zeina heltzean mamitsua eta beltza izaten baita.
Azala leuna izaten du, eta gaztetan belzkara izaten da; zahartzean, ordea, grisaxka bilakatzen da. Enbor eta adarretan arantzak ditu.
- Ekologia. Heskai, arantzadi, basoko soilgune eta eremu irekietan agertzen da, eta lurzoru aberatsak ditu gustuko.
- Banaketa. Eurosiberiarra.
- Loraldia. Martxoa-apirila.
- Tamaina. 1,5-4 m
- Altitudea. 10-1.400 m
- Erlazionatutako habitatak. Pagadia, hariztia, ameztia.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.

