Geltokietako jaiak
Aitor Carrasco • Musikaria
Beste urte batez, bukatu dira Geltokietako jaiak. Hiru egunez, 25 bat gaztek eta ez hain gaztek auzoa alaitu dugu, eta bizirik dagoela gogorarazi dugu.
Musika kaleetan, herri kirolak, buruhandiak, auzo bazkaria… eta, azken finean, elkarrekin ondo pasatzeko gogoa.
Urtero bezala, lan boluntario honetan parte hartzeak gauza asko erakutsi dizkit: belaunaldi ezberdinen arteko ikuspuntuak ezagutzea, gure arteko harremanak sendotzea, eta, batez ere, mundu honetan gero eta zailagoa dirudien zerbait posible dela ikustea. Era kolektiboan lan egitea.
Biznaga taldearen abestiak dioen bezala: «Mundu zahar berri bat dago, oraindik taupaka dagoena bihotz batzuetan. Gelditzen ez den izpia, itzaltzen ez den argia. kolpe bakoitzean, besarkada bakoitzean, galtzen edo irabazten den borroka bakoitzean».
Gora Geltokietako jaiak! Gora auzoak! ■
