Kilometro gehiago historiarako
Lau gune antolatuko dituzte. Lazkaomendiko errotondaren ondoan dagoen Iturrialdea auzuneko aparkalekuan lehena, Lazkao Txiki plazan bigarrena, ikastolaren bi egoitzen artean eta plazan hirugarrena, eta Hirigoien kalearen luzera osoan eta Gurutze bukaerako kirol kantxan laugarrena. Musika taldeen emanaldiek gorpuztuko dute egitarauaren hari nagusia, baina jolaserako, eskulanetarako eta aisialdirako gune, taberna eta jarduera gehiago ere izango da gune bakoitzean.Sorburura itzultzeko keinu sinbolikoaz gain –1977an Beasainen eta Lazkaoren artean egin ziren lehen Kilometroak–, Lazkaoko Ikastolari laguntzeko izango da festa, eraikin berria finantzatzeko, besteak beste. ■

