Artadietako espezieak (I): Artea
Artea (Quercus ilex L.)
Deskribapena
Artea hostoiraunkorra da. Hosto sinpleak (2-9 x 1,5-4 cm), biribilkarak edo luzangak, larrukarak eta azpialdean iledunak izaten ditu. Hostoen ertzak osoak izaten dira heldutan, baina gaztetan arantzak eduki ohi dituzte.
Landare monoikoa da. Lore arrak (2-5 cm) gerbatan zintzilik eta emeak txorten baten puntan kokatzen dira. Lore bata zein bestea hori-berdeak izaten dira. Haren fruitua (15-30 x 8-20 mm) ezkurra da.
Azal zartatua eta marroi iluna izaten du.
- Ekologia. Magal harritsu, lehor eta eguzkitsuetan nagusitzen da, eta, era guztietako lurzoruetan hazten bada ere, nahiago ditu aberatsak.
- Banaketa. Mendebaldeko mediterraneoa.
- Loraldia. Apirila-ekaina.
- Tamaina. 5-20 m
- Altitudea. 0-900 m
- Erlazionatutako habitatak. Artadia eta hariztia.
- Oharra. Artadietan, arteaz gain, nekez gailentzen da beste zuhaitz espezierik.■
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak ondutako Basoak.eus webgunea.

