«Mutiloako ostatura joan eta bizilagunekin egotea gustatzen zait»
Kaan Gundogdu (Kurdistan, 1984) biologo molekularra da. Duela hamar urte Euskal Herrira etorri zen, ezagun batzuen eskutik. Lazkaon bizi izan zen, eta gaur egun Mutiloan bizi da. EHUn lan egiten du, eta doktore ikertzailea da unibertsitatean.
Zer zaletasun dituzu?
Mendira joatea. Baita atletismo probak ikustea eta igeri egitea ere.
Gustuko mendia?
Txindoki eta Aizkorri. Goierri oso polita da: natura, mendiak, errekak…
Pelikula edo telesail bat.
Ocho apellidos vascos. Ikusi dudan azkena La bola negra da. Bere mezua oso garrantzitsua da.
Liburu bat.
1984. Mundu guztiari gomendatzen diot. Un mundo feliz ere gustatzen zait. Etorkizunaz hitz egiten duten filosofia liburuak gustatzen zaizkit.
Musika talde edo abeslari bat.
Musika klasikoa gustatzen zait: Beethoven, Mozart, Handel… Anne Lukin ere gustatzen zait.
Oporretarako leku bat.
Benidorm asko gustatzen zait. Espainia hegoaldea ere bai. Baina Euskal Herrian ere oporretara joateko toki asko daude.
Kolore bat.
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta ogi txigortua gurinarekin eta marmeladarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire herrialdea utzi nuen eguna. Izan ere, oso erabaki gogorra da. Zure herrialdetik joaten zarenean, zerotik hasten zara.
Amets bat.
Atzetik datozenei zerbait uztea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lagun onenak oparitu zidan urrezko boligrafo bat.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagun bati deitu eta berarekin inguruko herriren batera edo mendira joatea. Igandeetan, ostatura joatea eta bizilagunekin egotea gustatzen zait.
Goierriko txoko bat.
Gabiria.
Mutiloan biziko ez bazina…
Goierriko beste herri txiki batean. ■

