Ormaiztegiko Irizar enpresak 125 urte bete ditu. Autobusak egiten dituen enpresa ezagunak historiako fakturazio datu onenak lortu zituen iaz eta Jose Manuel Orcasitas Irizar Taldeko zuzendari nagusiak dionez, 2009ko krisiari erantzun egokia ematen jakin zuten.
Blanca Lopez de Sabando Ordizian bizi den irakaslea eta antzezlea da ‘kate motzean’ saileko protagonista. Beasain futbol taldeko jokalari goierritar berriek eta Julian Armendariz Legazpiko Laguntasuna errondailako kideak ere badute euren tartea aldizkarian. Argazki zaharraren atalean, berriz, 1932ko gazte gabiriarrak ageri dira.