Miren Etxezarreta irakasleak hitzaldia emango du Ordizian immigrazioari begirada sozio-ekonomikoa emanez. Bigaren erreportaje nagusian Zerain da protagonista, Oamendiko harria eta harginak oso estimatuak baitziren garai batean, eta hargin haietako baten ondorengo zen Francisco de Goya margolari ezaguna. Hiru elkarrizketa daude GoiBerriren zenbaki honetan, Joxe Bernardo Garmendia eta Ibai Jimenez zaldibiarrak eta Valentin Fernandez zumarragarra. Mutiloak ere badu bere tokia, alde batetik 1950. urteko argazki zaharrarekin eta bestetik igandean egingo den txerri azokarekin.