Euskaldun berriak euskaraz hitz egiten askatzeko sortu zuten Mintzalagun egitasmoa, talde horietako bat osatzen dute Axun Apaolaza, Jone Valero, Anun Vara eta Ana Isabel Iglesias lazkaotarrek. Ordiziako Jakintza ikastolan teknologia berrien bidez jakintza sortzen eta zabaltzen ari dira ikasleak, Maite Goñi irakaslearen gidaritzapean. Juanito Urtzlelai 87 urteko mendizale zumarragarrari egindako elkarrizketa ere bada irakurgai. Kate Motzean sailean, berriz, Ugutz Rubio Olaberriko Zezilionea jatetxekoa da protagonista.