ETBko albistegietako zuzendari izendatu dute Maite Amundarain itsasondoarra. Bere erronka nagusia, “ETB1en programazio normalizatu bat egitea” dela azaldu du.
Bestalde, Lazkaoko San Benito ikastolak 50 urte bete ditu, eta lehen ikasturteerako ikasleak bildu dira, mende erdia eta gero
Gazteen atalean, Jon Orbegozo, Urretxuko Iparragirre institutuko orientatzailea elkarrizketatu dute. Nekazaritzari eskainitako atalean berriz, Julian Urkiola Gipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakariarekin izan dira.