
Irailak 25, ostirala
- 19:00. Patata tortilla txapelketa. Izena ematea beharrezkoa da. Bitartean, Iker Sukia eta Markinez trikitilariak.
- Ondoren. Frontenis txapelketa.
Irailak 26, larunbata
- 10:30. Altzagaratera igoera. Itsasondoko plazan elkartuko dira argazkiak ateratzeko, eta handik, Aramako bidegurutzera joan eta hasiko da igoera. Amaitutakoan, pintxo jana Altzagako plazan partaide eta laguntzaileentzat.
- 21:00. Herria afaria, Sarayola katerinekin.
- 23:00. Erroeria, Iratzar taldearen eskutik.
Irailak 27, igandea
- 11:00. Zirko tailerra, Zirkuolaren eskutik. Izen-ematea beharrezkoa da, 638 061 522 telefono zenbakira deituta, irailaren 23a baino lehen.
Irailak 29, asteartea, San Migel eguna
- 12:30. Meza nagusia.
- 14:00. Herri bazkaria eta bertso saioa. Bertsolariak, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia; trikitilariak, Imanol Intsausti eta Iñaki Larrañaga.
Autobus zerbitzua. Irailaren 26an, larunbat gauean, autobus zerbitzu berezia izango da. Legorretatik 22:30ean abiatuko da, Itsasondon (22:35), Ordizian (22:45) eta Araman (22:55) geldialdiak eginez. Itzulerako autobusa 02:00etan abiatuko da Altzagatik. Araman (02:05), Itsasondon (02:15), Legorretan (02:20), Ordizian (02:30) eta Beasainen (02:35) geldituko da.




