2025/09/05
- Zumarraga. Irailaren 5ean, Tartean teatroak Ai, gure juaneteak antzezlana taularatuko du, 20:15ean, Zelai Arizti aretoan. Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatutako Ikuskizun eszenikoak zikloaren barruan.
- Ordizia. Irailaren 5ean, Txalo produkzioak ekoiztetxeak Amak antzezlana taularatuko du, 20:30ean, Herri Antzokian. Antzezleak Intza Alkain, Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles eta Oihana Maritorena dira.
- Lazkao. Irailaren 10ean, Euskaldungak antzezlana egingo dute, 19:00etan, Areria aretoan, Maizpideren udako programazioaren barruan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide