
ATAUN
- Martxoaren 31n, Sartu kobara! txango gidatua egingo dute Lizarrustiko parketxetik abiatuta, 10:00etan. Aurrez izena eman behar da.
EZKIO
- Martxoaren 28tik apirilaren 1era Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan bisita gidatuak izango dira: 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz (17:00etan erreserbaren arabera).
IDIAZABAL
- Martxoaren 28tik apirilaren 1era, egunero bisita gidatuak izango dira Idiazabal Gazta interpretazio zentroan. Ordutegiak. Goizez (11:15-12:30) eta arratsaldez (16:00-17:15). Informazio zehatza: Idiazabalturismo.com.
- Martxoaren 28tik apirilaren 1era, Idiazabal Gaztaren ekoizpena ezagutu bisita gidatua izango da Idiazabalgo J. Aranburu elkarteko gaztandegian. Informazio zehatzagoa: Idiazabalturismo.com.
- Martxoaren 29an, 11:00etan, Idiazabalgo Gaztainaditxuloko artzainaren bizimodua ezagutu bisita gidatua izango da. Informazio zehatzagoa: Idiazabalturismo.com.
- Apirilaren 3an eta 6an, Idiazabal, xarma duen herria bisita gidatua egingo dute Idiazabalen. Gaztaren museotik abiatuko da bisita 17:15ean. Informazio zehatzagoa: Idiazabalturismo.com.
LAZKAO
- Martxoaren 30ean, 11:00etan hasita, Nondik dator esnea? bisita gidatua egingo dute Lazkaomendi Iztueta baserrian. Aurrez izena eman behar da.
LEGAZPI
- Martxoaren 29an (11:00) eta 31n (12:30) bisita gidatuak izango dira Txillida lantokian.
- Martxoaren 29an eta 31n, Igaralde baserria eta Ogiaren txokoa bisita gidatuak egingo dituzte 11:00etan eta 16:30ean. Aurrez txanda hartu behar da.
- Martxoaren 29an eta 31n Mirandaola Burdinola martxan ola pintxoarekin bisita gidatuak izango dira, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Txanda hartzea beharrezkoa da.
ORDIZIA
- Martxoaren 28an, Ordiziako Alde Zaharrean murgilduta bisita gidatua izango da D’elikatuz zentrotik abiatuta. Aldez aurretik erreserba egin behar da turismo@ordizia.eus / Tfnoa. 943 88 22 90.
- Martxoaren 30ean, 11:30ean, Erlijioa eta Elizaren papera Ordizian bisita gidatua izango da Ordiziako D’elikatuz zentrotik abiatuta. Aldez aurretik erreserbatu behar da turismo@ordizia.eus / Tfnoa. 943 88 22 90.
- Apirilaren 1ean eta 5ean, Ordiziako azokaren arrastoak bisita gidatua izango da Ordiziako D’elikatuz zentrotik abiatuta. Aldez aurretik erreserbatu behar da turismo@ordizia.eus / Tfnoa. 943 88 22 90.
ZEGAMA
- Apirilaren 7an, Leizarrate (San Adrian) pasabidearen magia bisita gidatua izango da, Aldaolako aparkalekutik abiatuta. Izena emateko: anduetza@gipuzkoanatura.eus.
ZUMARRAGA
- Martxoaren 28tik apirilaren 1era (11:30:13:30 / 16:30-19:30) bisita gidatuak izango dira Zumarragako Antioko baselizan.