2026/05/22
- Ordizia. Maiatzaren 23an, Ordiziako IX. Zortzikoa, 19:00etan, herrian barrena. Amets Bidek antolatutako dantza asteburuaren barruan.
- Beasain. Maiatzaren 24an, Beasaingo 24. Dantza Topaketa egingo dute: 10:30ean, talde gonbidatuak auzoetatik hasita erdiguneraino dantzatuz. 12:30ean, taldeen elkartzea Erauskin plazan. 13:30ean, goizeko ekitaldia Bideluze plazan. 17:30ean, dantza-poteoa Kale Nagusian. 19:00etan, azken kalejira Erauskin plazara bitartean.
- Ordizia. Maiatzaren 24an Ordiziako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, Amets Bidek antolatutako Dantza asteburuaren barruan. 11:30ean, dantzari txikien desfilea. 13:15ean, Dantzari txikien alardea Barandiaran plazan. 14:00etan, bazkaria Plaza Nagusian. Ondoren, dantzari txikientzat jolasak. 18:00etan, Alurr dantza taldearen Hamaikua ikuskizuna, Plaza Nagusian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide