Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako lehen saioa irailaren 14an jokatuko da Urretxuko Labeaga aretoan, 17:30ean. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean. Sei bertsolari ariko dira kantuan Ion Zaldua gai-jartzailearen aginduetara: Andoni Rekondo, Ane Zuazubiskar, Antton Aizpurua, Jon Gurrutxaga, Unai Mendizabal eta Mikel Iturriotz urretxuarra. Lazkaon 21ean dago saioa.