
Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren barruan Hobe ixilik! antzezlana ikusi ahalko da Ordizian. Txalo konpainiak estreinatu berri duen obrako protagonistak Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira. Bertan emakumea eta gizona hizketan, zirika, eztabaidan ari dira. Eguneroko kontuez, gazta-tarta, patinetea, almorranak… Edo gai potoloez, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too… Bertan hainbat galdera sortzen dira: Dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzuetan?
- Eguna: Gaur, urtarrilak 20
- Ordua: 20:30
- Lekua: Ordiziako Herri Antzokia
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.