ORDIZIA
Apirilaren 30ean, 19:30ean, XXI. Laburbira. Euskarazko film laburren zirkuituko emanaldia egingo dute Ordiziako Herri Antzokian. Honakoak dira proiektatuko dituzten film laburrak: Erro (Amaia Lejarreta), Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Katalinaren zoria (Guillermo Ordas), Babesa (Ander Iruretagoiena), Mundu berri bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Ana Cuesta), Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu Buru (Kim Maiteny Munoa).