Irailak 7, larunbata. Emaneurre Euskarari eguna
Omenaldia. Azterketak Euskaraz Kolektiboa omenduko du Emaneurrek egunean.
- 10:30. Kuadrillen arteko herri kirolak eta bertsolariak.
- 15:00. Kantu bazkari herrikoia, frontoian.
- 16:30. Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus.
- 18:30. Elektrokela elektrotxaranga.
- 23:00. Gozategi taldearen erromeria, Plaza Nagusian.
Irailak 8, igandea. Jubilatuen eguna
- 13:15. Laguntasuna errondailaren emanaldia, Arboledan.
- 14:15. Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria, Beti Alai pilotalekuan, Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien agurrarekin. Bazkalondoren, dantzaldia.
- 18:30. Artea antzezlana, Herri Antzokian. Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza.
Irailak 10, asteartea
- 19:00. Azen Erraldoien konpartsaren eskutik Erraldoiak eta Buruhandiak, Burrunbazale txarangarekin, kalez kale.
- 19:00. Ardo eta sagardo postuen irekiera. Afaltzeko postuak 17:00etatik aurrera hartu ahal izango dira. Aurretik jarritako gauzak kenduko dira. Aulkiak ez ditu udalak jarriko.
Irailak 11, asteazkena. Azoka berezia
- 08:45. D’elikatuz zentrotik abiatuta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti Alai pilotalekura eramateko, txistulariek eta dultzaineroek lagunduta.
- 09:00. Diana Ordiziako Txistularien eskutik.
- 10:00. Gazta, ganadu, lumagorri, fruta eta barazkien lehiaketak.
- 11:00-14:00. Euskal Photocall, Amets Bidek antolatuta. Ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egin zaie.
- 12:00. Fruta, barazki eta lumagorri lehiaketen sari banaketa, Jose Migel Barandiaran plazan.
- 13:00. Ganadu lehiaketaren sari banaketa, Garagartza plazan.
- 13:30. Gazta lehiaketaren sari banaketa eta enkantea, Beti Alai pilotalekuan.
- 17:30. Profesionalen arteko erremonte partidak, Beti Alai pilotalekuan.
- 18:30. Muxutruk taldearekin erromeria, Plaza Nagusian.
- 19:30. Herri kirol jaialdia, Barandiaran plazan. Aizkolariak: Iker Vicente-Iñaki Azurmendi/Julen Alberdi-Ugaitz Mugerza. Harri jasotzaileak: Urdax Magunazelaia, Udane Ostolaza eta Olaia Esnaola.
Irailak 12, osteguna
- 19:00. Arantzazu filmaren proiekzioa, aurkezpena eta mahai ingurua. Pello Sarasua zuzendaria bertan izango da.
Irailak 13, ostirala
- 19:00. Urdaneta dantza taldearen emanaldia, Plaza Nagusian.
- 20:00. Ordizia Futbol Elkartearen 2024-2025 denboraldiko taldeen aurkezpena, Plaza Nagusian, OKE-k antolatuta.
- 20:00. Zopa antzezlana, Herri Antzokian, Segurako Xirikara antzerki taldearen eskutik. Iaz, abenduaren 3an estreinatu zuten, euskararen egunean.
Irailak 14, larunbata
- 11:00-13:30/16:30-20:00. Haur parkea puzgarriekin, Barandiaran plazan.
- 12:30. Aftersun Jaia, Oiangu parkean. Kontzertuak: Sara Zozaya, Ghau, Yaima Orozco, Ixabe eta DJ Necora. Eguzki sukaldeak, Narrasti eta Anfibioiei buruzko hitzaldia eta sistema fotobaltikoen erakusketa.
- 17:00. Pilota partidak, Beti Alai pilotalekuan. 1. partida: Alberdi II-Lizeaga/Senar-Elizegi; 2. partida: Laso-Iztueta/Artola-Imaz.
- 19:00. Sagardo festaren hasiera, Arboledan. Sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Altuna (Urnieta), Astarbe (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), OrdoZelai (Oiartzun), Tximista (Ordizia), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Usurbil), Zabala (Aduna), Zelaia (Hernani).
- 23:00. Janus Lester taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.
Irailak 15, igandea
- 12:00. Lazkao Txiki 33. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa, Barrena Kultur Etxean.
- 18:30. Oihulari Klown ikuskizuna, Plaza Nagusian.