2026/04/17
- Ordizia. Apirilaren 17an eta 18an Alde Zaharra dantzan ospakizuna egingo dute. Apirilak 17, ostirala: 19:00etan KantAzak taberna ibiltaria, Emaneurrek antolatuta. Apirilak 18, larunbata: 09:00etan aire libreko II. Margo lehiaketa. 11:30ean patata tortilla lehiaketa Plaza Nagusian. Goizean zehar Burrunbazale txaranga. 14:30ean herri bazkaria frontoian, 17:00etan Marsel Magoa Garagartza plazan. 18:00etan margo lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren irekiera. 18:00etan Burrunbazale txaranga, 21:00etan Realaren Kopako finala pantaila handian, Plaza Nagusian. Ondoren Skabidean eta Zankarron Blues taldeen kontzertua, Plaza Nagusian.
- Lazkao. Apirilaren 18an Lazkao Txiki gogoan oroimen ekitaldia egingo dute. 12:30ean, Lazkao Txikirekin kantuan eta kontutan ibilitako bertsolariak, Lazkao Txiki musika eskola, Oin Arin dantza taldea, Bakuntza taldea, Goierriko bertso eskolako bertsolariak… Lazkao Txiki zelaian. 14:00etan, bertso bazkaria Gerriko Txokoan: June Aiestaran, Aitor Sarriegi eta Nerea Elustondo.
- Urretxu. Apirilaren 18an Motz tabernaren 2006-2026 Eskerrik asko eta agur festa izango da. 11:00etan toka txapelketa, 14:00etan herri bazkaria eta 19:30etan The Hot Dogs! eta EH, Mertxe! taldeak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide