Irailak 26, larunbata
- 08:15. 30. Mendi bizikleta probako izen-ematea, udaletxean. 09:00etan, irteera. Amaieran, opariak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.
- 10:30. Haur jolasak, Antonenen (euriarekin, karpan).
- 11:45. 34. Toka txapelketa herrikoia Gizarte Etxean. Izen-ematea, 12:15ak arte. Lehen saria, garaikurra eta arkumea; bigarrena, garaikurra eta legatza.
- Jarraian. 29. Harrikalari txapelketa, II. Xabin Ezkurdiaren omenezkoa, Antonenen. Lehen saria, garaikurra eta harriaren pisua txuletetan eta bigarrena, garaikurra eta harriaren pisua odolkitan. Errekorrak: 2.080 kilo harriarekin Borja Irizarrena, 28,95 metro; 1.680 kiloko harriarekin Aritz Maizek (31,70 metro) eta Amaia Eskisabelek 15,73 metro) dute; eta 1.780 kiloko harriarekin, Aitzol Kallejok, 31 metrorekin.
- 16:00. 34. Mus txapelketa herrikoia, eliz atarian. Izen-ematea, 15:00etatik 15:45era, bikoteko 20 euro ordainduta. Final erdia eta finala, kiosko berrian. Bikote irabazleak txapela, garaikurra, afaria eta bildutakoaren %50a jasoko du; bigarrenak, garaikurra, gazta eta bildutakoaren %30a; eta hirugarrenak, ardo kaxa eta bildutakoaren %20a.
- 17:45. 18. Bikotekako patata tortilla txapelketa, Arbolarian. Izen-ematea irailaren 24ra arte, kultura@ormaiztegi.eus helbidean. Zartagiak eta gainerako sukaldaritzako tresnak udalak jarriko ditu. Irabazleak sari hirukoitza jasoko du: afaria Kuko jatetxean, Zumalakarregi Museoko mantalak eta Odolki eguneko epaimahai izatea.
- 19:30-20:45. Karro poteoa.
- 21:00. Afari herrikoia, karpan. Tiketak salgai online (zenbakituak), 4,5 euroan. Txartela erosteko azken eguna irailaren 23ra arte.
- Jarraian. Bentazaharreko Mutiko Alaiak, karpan.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.
