Ekainak 21, ostirala. Mozorrotuen eguna
- 18:00: Futbito finaleko partida (Txanbolinpe Peña eta Zorroztarri Peñaren sariak).
- 18:00: Buruhandi eta Gizaundiak.
- 19:00: Zopa Pertzaren jaitsiera eta festen hasiera. Pregoilaria Buruhandi eta Gizaundien konpartsa izango da, Ondoren, mokadua, plazan, Elorri Kultur Elkartearen eskutik.
- 19:30: Zortzigarren Koadrila Lehiaketako mozorro desfilea, plazan. Ondoren, sari banaketa.
- 20:00-21:30/23:00-02:00: Oiar beltzak erromeria taldearen kontzertua Errebote plazan.
- 02:00: DJ Expuela txosna batzordeak antolatuta.
Ekainak 22, larunbata. Koadrilen eguna
- 10:00: Plater hausketa Mendotze aldean (Txoritegi Elkartea).
- 10:15: Goizeresia herriko txistulariekin.
- 13:00: Zortzigarren Koadrila Lehiaketako jokoak, plazan. Ondoren, sari banaketa.
- 14:00-15:00: Skapaie elektrotxaranga.
- 14:30: DBH, DBH 2 eta DBH 3 ikasturteetako gaztetxoen bazkaria Beheko Eskolako patioan (euria egiten badu Gaztelekuan).
- 15:00: Koadrilen arteko bazkaria frontoi zaharrean (txartelak tabernetan salgai). Segurako Gazte Asanbladak antolatuta.
- 18:00-20:00: Skapaie Elektrotxaranga.
- 20:00-21:00/23:00-03:30: Disko festa Iñigo Etxenikerekin.
Ekainak 23, igandea. San Joan Bezpera, Haurren eguna
- 10:15: Goizeresia herriko txistulariekin.
- 10:30: Haurren krosa eta jolasak Haitz Lehor Guraso Elkarteak LH 6. mailakoekin batera antolatuta. Ondoren, parte hartzaileentzat pintxo dastaketa.
- 12:00-15:00: Kilkir txaranga.
- 16:30-17:30: Izarretan Dantzan dantza modernoko emanaldia, Errebote plazan.
- 18:30: Haurren danborrada.
- 23:00: San Joan Sua eta herri-akelarrea.
- 23:45-03:00: Dupla eta Nikotina taldeen kontzertuak, Errebote plazan.
Ekainak 24, astelehena. San Joan Eguna
- 10:15: Goizeresia herriko txistulariekin.
- 10:45: San Joan Eguneko prozesioa eta meza.
- 12:00: San Joan Eguneko ekitaldi berezia, plazan. Bertsolariak: Maddalen Lujanbio eta Sebastian Lizaso. Segurako Abesbatzaren emanaldia eta esker-oneko hamaiketakoa herritar ororentzat.
- 13:30-15:00: Legazpiko Alaitasuna Errondailaren 60. urteurren kontzertua, Errebote plazan.
- 18:00: Pilota partidak Baratze Pilotalekuan. Lehenengo partida: Apezetxea-Goiburu/Aranbarri-Albeniz; bigarren partida: Ezkurdia-Gabirondo/Zabala-Tolosa. Sarrerak leihatilan salgai 20 euroan.
- 19:00: Buruhandi eta Gizaundiak.
- 20:00-21:30: Etxeberria aita-semeen kontzertu-ikuskizuna.
- 23:30-01:30: DJ Jo Ta Txo.
Ekainak 25, asteartea. San Joan bigarrena, Jubilatuen Eguna
- 10:15: Goizeresia herriko txistulariekin.
- 11:30: Jubilatuentzat toka, igela eta bote jokoak, plazan. Izena emateko epea 12:30ean amaituko da. Ondoren, sari banaketa, plazan bertan, eta hamaiketakoa bazkideentzat Atseden Elkartean.
- 11:00-13:30/16:00-18:30: Puzgarriak igerilekuan eta inguruan.
- 12:00-14:00: Toka eta Bola txapelketa herrikoia Arboladian. Hiru taldekatze: 14 urt azpikoak, emakumeak eta gizonak.
- 13:00-16:00: Joselontxos txaranga.
- 13:00: Txakolin dastaketa eta sardina jana.
- 18:00: Buruhandi eta Gizaundiak.
- 19:00-20:30/21:30-22:30: Andoni Ollokiegiren kontzertua.
- 22:30: Zopa Pertzarekin kalejira Txanbolinpetik irtenda, Tobera Musika Eskolako trikitilariek eta herritarrek lagunduta.
- 23:00: Zopa Pertzaren igoera eta agur zaratatsua.