
Irailaren 12a, larunbata, Herriarteko 37. folklore jaialdia
- 10:00-14:00. VIII. Folklore Azoka, Areizagako plazan.
- 12:00. Herriarteko folklore jaialdiko taldeei harrera, udaletxean.
- 13:00. ‘Munduko dantzak’. Areizaga plazan.
- 18:30. Herriarteko 37. Folklore jaialdia, Gernikako Arbola plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldiri kiroldegian). Parte hartzaileak: Lurra (Urretxu), Primadera (Arbona, Lapurdi), Esbart Arrels de Lleida (Herrialde Katalanak), Compañia de danza Calmecac (Mexiko) eta Grupo Netos de Bandim (Guinea Bissau).
Irailaren 13a, igandea
- 11:30. Toka eta bote txapelketa, Gernikako Arbola plazan. Izen-ematea bertan, 11:30etik 13:30era. Sariak, tokan: 7-11 urte eta 12-15 urte bitartekoen mailetan launa sari; helduetan, 16 urtez goitik, emakumeen eta gizonezkoen sailetan launa diru sari. Botean, hiru aurrenekoentzat diru sariak. Partaideen artean zortzi opariren zozketa.
- 12:00. Adineko pertsonen egunaren hasiera. Udalbatzaren bisita Eguneko Zentrora. 12:15ean, zaharrenari omenaldia, Aterpe elkartean. Ondoren, Lizarriturri txistulari taldeak lagundurik, Martin Deunaren elizaraino joango dira.
- 12:30. Adinekoen eguneko meza.
- Ondoren. Ondoren, bertaratutako adineko pertsonei argazkia ateratzea eta Lurra dantza taldearen saioa, Iparragirre plazan.
- 14:15. Bazkaria, Ederrena pilotalekuan.
- 16:00. Dantza lehiaketa eta animazio ekintzak.
Irailaren 18a, ostirala
- 13:00. Emilio Ortiz Quilesek idatzitako ‘Jesus Mujika Errasti’ liburuaren aurkezpena, Udaletxeko batzar aretoan.
- 16:00-20:00. Nerabeentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 17:00. Iaz jaiotako haurrei ongietorria, udaletxeko portaloian.
- 18:00. Emakumezkoen 2. maila nazionaleko saskibaloi partida: Goierri Aldapa – Santutxu. Aldiri kiroldegian.
- 18:00. Trapu Zaharrak taldearekin ‘Azkena eta bagoaz’ kale antzerkia, Areizaga plazan (eguraldi txarrarekin, Gernikako Arbola plazan).
- 18:00. Erraldoien elkarretaratzea eta haurrentzako txokolate jana, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan.
- 19:00. Urretxuko Bandoleroak eta Azkoitiko Buruhandiak aterako dira Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik, Iparragirre plazarantz, Urretxuko Erraldoien, Sekundino Esnaola musika eskolako trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzarekin.
- 19:30. Iparragirre Balerdi musika banda eta Lizarriturri txistularien kalejira.
- 20:30. Pregoia eta txupinazoa, Iparragirre plazan. Pregoilariak, erretiroa hartutako udal langileak izango dira Miren Castillo, Patxi Lazkano, Aitor Mendiaraz eta Juanjo Sagastibeltzat.
- 20:45. Sakatu elektrotxaranga, kaleetan zehar.
- 22:00. Psychoclown, su eta perkusio ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 23:00. Kontzertuak, Gernikako Arbola plazan: 48280 eta Xiberoots.
Irailaren 19, larunbata
- 09:30. Urretxuko baserrietako ganadu erakusketa, azoka berezia, janariak, pintxoak eta artisautza, Abenidan.
- 11:00. Sekundino Esnaola musika eskolako trikitilariak, Abenidan.
- 11:00-12:30. Asmatu txekorraren pisua, Abenidan.
- 12:00. Bertso saioa Urretxu-Zumarragako bertso eskolako bertsolariekin.
- 12:00. Poniak, zezen mekanikoa eta errekortari jokoak, Elizaldeko plazatxoan.
- 12:30. Ganadu erakusketaren diploma banaketa, Abenidan. Ondoren, txekorraren pisuaren irabazlearen sari banaketa.
- 11:00. Sekundino Esnaola musika eskolako triki-txaranga, kaleetan zehar.
- 13:00. 23. Idi proba txapelketaren lehen saioa, San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Parte hartzaileak: Iñaki Irigoras (Zumarraga), Ander Aizpuru (Urrestilla), Asier Izagirre ‘Ipiña’ (Urretxu) eta Iker Zubillaga ‘Igeldo’ (Ezkio). Txanden zozketa pisaketako momentuan egingo da.
- 13:15. ‘Hitaz oroith’ dantza ikuskizuna, Kresala dantza taldearekin, Gernikako Arbola plazan.
- 16:00. Goierri KE Xake txapelketa, Areizaga plazan. Izen ematea, aurrez, 665 737 302 telefonora deitua. Doakoa da.
- 16:00. 48. Gastronomia lehiaketa, Gernikako Arbola plazan. Prestatu beharrekoa: legatz solomoa, hirugiharrez eta otarrainxkaz betea, arrautzaztatua eta saltsa holandarrean estalia.
- 16:30. Egurrezko jolasak (3-99 urte), Belaustegi plazan.
- 17:30. 23. Idi proba txapelketaren bigarren saioa, San Martin-Barrenkale probalekuan.
- 18:00. Haur eta gazteentzat Txiki-Chef sukaldari tailerrak: taloak, gailetak eta fruta brotxetak txokolatearekin.
- 19:30. Txistularien Alardea, Iparragirre plazan (eguraldi txarrarekin, Aldiri kiroldegian).
- 20:00. Elektrotxufla elektrotxaranga, kaleetan zehar.
- 21:00. 48. Gastronomia lehiaketako sari banaketa, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00. Kaotiko taldearen kontzertua, Gernikako Arbola plazan.
- 01:00-04:00. Testing programa, Drogei buruzko informazioa eta analisiak.
Irailaren 20a, igandea, Euskal Jaia
- 10:00. Diana Lizarriturri txistulari taldearekin, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariekin eta Iratzarri dultzaineroekin.
- 10:00. Artisauen erakusketa azoka, Gernikako Arbola plazako karpan.
- 10:45. Ibilaldiko bi idi pare atonduko dira, Gernikako Arbola plazan.
- 11:00. Herri meza nagusia, San Martin de Tours elizan.
- 11:30. Prestatutako bi idi pareak joango dira Urretxuko trikitilariek eta Lurra dantza taldeko dantzariek lagunduta, Labeaga kaletik hasi eta Pagoetara bitartean.
- 12:00. Euskal Jaiaren ibilbidearen hasiera, Pagoetan. Aurten zortzi kuadrillen karrozek hartuko dute parte, eta lagun izango dituzte Azpeitiko Itsasi Zanpantzar taldea, Tolosako dultzaineroak eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak, erraldoiak (Urretxu, Bergara, Legazpi, Tafalla) eta Urretxuko Lizarriturri txistulari taldea. Herritarrek karroza gogokoena aukeratzeko aukera izango dute 12:00etatik 14:00etara bitartean, .
- 12:30. Kantu poteoa.
- 15:00. Bazkari herrikoia, Ederrena pilotalekuan, Aldiri kiroldegian eta Gainzuriko jolastoki estali berrian.
- 18:30. Erromeria, Gauargi taldearekin, Gernikako Arbola plazako karpan.
- 20:00. Kantu poteoa, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.
- 22:30. Euskararen aldeko kandela piztea, kantu eta musikarekin batera, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00. Suneren kontzertua Gernikako Arbola plazan.
- Ondoren. Erromeria Bide Batez taldearekin, Txosnagunean.
Irailaren 21, astelehena
- 11:00-13:00. Haurrentzako parke handia, Belaustegi plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldiri kiroldegian).
- 12:00. Zezentxoak, 16 urtetik beherakoentzat, Elizaldeko plazatxoan.
- 12:30. Me Vale Madre taldearen rantxerak, Gernikako Arbola plazan.
- 13:30. Iraunkorrak txaranga, kaleetan zehar.
- 14:00. Iparragirre kaleko 8. zenbakiko atariaren aurrean, Iparragirre jaio zen etxearen aurrean, ‘El momentiko’ ekitaldia.
- 15:30-17:30. Haurrentzako parkea, Belaustegi plazan (eguraldi txarra egingo balu, Aldiri kiroldegian).
- 17:30. Potx magoa, Belaustegi plazan (eguraldi txarrarekin, Aldiri kiroldegian izango da).
- 18:00. Bigantxetan herri kirolean, Iraunkorrak txarangak girotuta.
- 19:00. Euskorleans taldea kaleak girotzen ibiliko da.
- 20:00. Urretxuko Iparragirre Balerdi bandaren eskutik, dantzaldia.
- 21:30. Kantu afaria, Bostak eta Laurdenak taldearen laguntzarekin, Abenida berrian (eguraldi txarra egingo balu, Gernikako Arbola plazako karpan).
Txosnetako egitaraua
- Irailaren 18a, ostirala
- Txupinazoaren ondoren, Gauze, Txegebanda, Xskara eta Dj Zatzaz.
- Irailaren 19a, larunbata
- 20:00. Elektrotxufla, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 23:00. Kontezertuak: Ganibet, Xaribari, Sedientos de Cumbia, Xaukena
Xauk Dj.
- Irailak 20, igandean
- Plazako kontzertuen ondoren, Bide Batez erromeria.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.
