
Irailak 15, ostirala
- 18:00: Erraldoien elkarretaratzea, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan. Txokolate jana izango da hurbiltzen diren guztientzat.
- 19:00: Buruhandien eta erraldoien ibilbidearen hasiera. Mundo Mejor, San Martin eta Pagoetatik aterako dira Urretxuko eta Azkoitiko buruhandiak, Urretxuko erraldoiekin batera, eta Musika Ikastetxeko trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen laguntzarekin.
- 19:00-22:00: Urolatarrak txaranga kaleak girotzen ibiliko da.
- 19:30: Iparragirre Balerdi musika bandaren eta Lizarriturri txistulari taldearen kalejira.
- 20:30: Pregoia eta txupinazoa, Iparragirre plazan. Pregoilariak herriko kirolariak izango dira. Giroa alaitzen arituko diren taldeak: Lizarriturri txistulariak, Iratzarri dultzaineroak, Secundino Esnaola Musika Ikastetxeko trikitilariak, Iparragirre Balerdi musika banda eta Urolatarrak txaranga. Urretxuko martxaren doinua entzungo da.
Ondoren: Urolatarrak txaranga. - 22:30: X. Hip-jop Jaialdia, Gernikako Arbola plazan. Burgosko Victor Rutty, Rober Del Rio eta DJ Kaef; Sabadellgo El Santo eta Zumarragako Agresion Verbal.
Irailak 16, larunbata
- 09:30: Abelgorrien erakusketa, lehiaketa eta azoka, Abenida Berrian. Secundino Esnaola musika eskolako trikitilariek alaituko dute giroa.
- 11:00-12:00: Asmatu txekorraren pisua.
- 12:00: Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako bertsolarien bertso saioa, Abenidan.
- 12:00: Gurpildun karretoiekin entzierroa eta jolasak, eta poniak.
- 12:30: Abelgorri lehiaketaren sari banaketa. Ondoren, txekorraren pisuaren irabazlearen saria.
- 13:00: Urretxu-Zumarragako XX. idi probak, San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Partaideak: Iker Zubillaga Igeldo eta Egoitz Armaolea.
- 13:15: Kukai dantza konpainiaren eskutik Gelajauziak ikuskizuna, Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarrarekin Aldiri kiroldegian.
- 16:00: Goierri K.E. Xake Txapelketa, Areizaga-Kalebarren plazan.
- 16:00: 45. Gastronomia Lehiaketa, Gernikako Arbola plazan. Prestatu beharrekoa: Bakailaoa pilpil erara.
- 18:00: Txiki-Chef sukaldari tailerrak, Gernikako Arbola plazan.
- 18:00: Urretxu-Zumarragako XX. idi probak, San Martin-Barrenkaleko probalekuan. Partaideak: Asier Izagirre eta Patxi Aranberri.
- 19:30: Txistularien alardea, Iparragirre plazan (eguraldi txarra eginez gero Aldiri kiroldegian).
- 21:00: Gastronomia lehiaketaren sari banaketa, Gernikako Arbola plazan.
- 23:00: Hiri galduak eta Nogen taldeen kontzertua, Gernikako Arbola plazan.
Irailak 17, igandea – Euskal Jaia
- 10:00: Diana, Lizarriturri txistulari taldea, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariak eta Iratzarri dultzaineroekin.
- 11:00: Artisauen erakusketaren eta azokaren irekiera, Gernikako Arbola plazan.
- 11:45: Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako bertsolarien saioa, Gernikako Arbola plazan.
- 12:00-14:00: Erromeria Patxi Perez eta konpainiarekin, Gernikako Arbola plazan.
- 12:00: Urretxuko, Bergarako, Legazpiko eta Ordiziako erraldoiak, Urretxuko dultzaineroek eta Uxue Kerejeta trikitilariak lagunduta. Labeaga kaletik irtenda.
- 12:30: Karrozeroen elkarretaratzea, salda beroa eta hamaiketakoa, Gernikako Arbola plazan.
- 12:30: Herri Meza Nagusia, Tourseko San Martin elizan.
- 12:30: Kantu poteoa Areizaga plazaren inguruan, Goiargi abesbatzarekin.
- 13:00: Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu saioa, Iparragirre kalean.
- 14:00: Euskal Jaiaren partaide guztien arteko bazkaria, Ederrena pilotalekuan.
- 17:30: Karrozen ibilaldiaren hasiera Mugitegi industrialdetik. Azpeitiko Itsasi zanpantzar taldea. Tolosako eta Urretxuko Iratzarri dultzaineroak. Aierbe Ahizpak trikitilariak. Bergara, Legazpi, Ordizia eta Urretxuko erraldoiak. Lizarriturri txistulari taldea.
- 19:00: Zuhaitzaren Soinua kolektiboaren txalaparta emanaldia, Gernikako Arbola plazan.
- 19:15: Karrozen harrera eta ibilaldiaren bukaera, Gernikako Arbola plazan.
- 23:30: Euskararen aldeko kandela piztea, Gernikako Arbola plazan.
- Ondoren: Erromeria Lisker taldearekin, Gernikako Arbola plazan.
Irailak 18, astelehena – Kuadrillen Eguna
- 11:00-14:00: Haurrentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 12:00: Haurren moto eta patinete lasterketa, Belaustegi plazan.
- 12:00: Zezen puzgarri zein gurpildun karretoiekin entzierroa eta jolasak Gernikako Arbola enparantzan.
- 12:30: Trapalata txaranga kaleetan zehar.
- 13:00: Arratsaldeko kuadrillen arteko sokatiran parte hartuko duten kuadrillen pisaketa eta izen ematea, Ederrena pilotalekuan.
- 14:30: Herri bazkaria, Abenidan, eguraldi txarrarekin Ederrena pilotalekuan eta Gernikako Arbola plazako luzapenean.
- 17:00-20:00: Haurrentzako parkea, Belaustegi plazan.
- 17:30: Kuadrillen arteko sokatira Gernikako Arbola plazan.
- 19:30: Artistas del gremio taldeak kaleak alaituko ditu.
- 20:00: Iparragirre Balerdi musika tailerreko bandarekin dantzaldia, Gernikako Arbola plazan.
- 21:30: Kantu afaria, Xabi Solanorekin, Gernikako Arbola plazan.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.