Urriak 5, osteguna
- 18:30: Festak hasi aurreko kalejira, herriko Goiztiri txarangaren eta txanbolintero txistularien doinuekin, erraldoiek eta dantzariek alaiturik, Olaldetik plazara.
- 19:00: Txupinazoa eta irrintziak udaletxeko balkoitik. Aurtengoan Etxekonekok Aniztasun Elkarteko ordezkariek botako dute festei hasiera emango dien txupinazoa.
- Ondoren: Erraldoiak, buruhandiak eta herriko Goiztiri txaranga.
- 20:00: Mondejua dastatzeko aukera herriko plazan, ardoz eta musikaz lagundurik.
- 23:00: Bada Giro taldearekin dantzaldia.
Urriak 6, ostirala
- 11:00-13:00: Kulkiren jolasak, haur eta gaztetxoentzat plazan.
- 11:45: Toka jokoa plazan.
- 12:30: Mokadua jubilatuentzat, plazan.
- Eguerdian: Miren Amuriza eta Unai Agirre bertsolarien eta herriko trikitilarien saioa herrian zehar.
- 13:30: Haurren bazkaria plazan. Haur bakoitzak bere bazkaria ekarri behar du eta arduradun batekin etorri. Ondoren, jolasak.
- 17:30: Dantza emanaldia plazan, Iztueta Dantza taldearen eskutik.
- 18:30: Pilota partidak Restin. Pelota Eskolako ikasleen arteko txapelketako finalak benjamin, alebin eta infantiletan. – Herriko pilotari gazteen partida: Lide-Jokin / Aratz-Aetz.
- Iluntzean: Goierriko Martibatu batukada feminista kalean.
Urriak 7, larunbata, Mozorro eguna
- 12:00: Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia plazan.
- 12:00: Arroz prestatze herrikoia plazan eta mozorrotuen bilkura. Argazki gunea izango da.
- 14:30: Munduko arroz bazkari herrikoia plazan. Arroza norberak egin dezake plazan edo etxetik eginda ekarri. Izen ematea urriaren 4an baino lehen Karreanen edo eskatu Zaldibia.eus webgunean.
- Bazkalondoren: Zozketa.
- Bazkalondoren: Andoni Ollokiegi bakarlaria.
- 19:00: Xaukena elektrotxaranga.
- 23:00: Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.
- 01:30: Herriko DJ Anixakik-en saioa.
Urriak 8, igandea
- 11:00: Herriko txanbolintero txistularien goiz-deia kaleetan zehar, segalarien kalejirarekin.
- 11:15: Gaztetxoen eta emakumeen sega saioa, Mugertza baserriko zelaietan.
- 12:30-14:30: Aniztasun festa plazan. Herrian dauden kultura ezberdinetako kideek eskaintako dantza, kanta eta janari dastaketa.
- 17:30: Mozorro festa eta haurren play back jaialdia.
- Ondoren: Disko festa herriko DJ Anixakik-en eskutik.
Urriak 13, ostirala
- 17:00: Iago magoa plazan.
- 19:00: Elkarretaratzea.
- 19:30: Patata tortilla lehiaketa bertsolariek girotuta. Tikeak Joxepanen salgai 5 euroan.
- 23:00: Dj-a.
Urriak 14, larunbata, Kuadrillen eguna
- 11:00: Ponyak Olaldeko parkean.
- 13:00: Kuadrillen irteera Jun da Jo txarangarekin herriko kaleetan zehar. Argazki gunea plazan, bazkalondoren zozketa.
- 14:30: Kuadrillen eguneko bazkaria plazan. Txartelak herriko tabernetan daude salgai urriaren 10era arte.
- Ondoren: Kuadrillen arteko jokoak eta kalejira herrian zehar, Jun da Jo txarangakk giroturik.
- 20:30-21:30: Trikidantz taldearen iluntzeko emanaldia.
- 23:30: Trikidantz taldearen gaueko emanaldia.
"Asteak dakarrena" gehiago...
Ez dago elementurik.