ETBko Teknopolis saiokoak Aralarren izan dira. Josean Mujika EHUko arkeologoak lagunduta, Aralarren sorreraz eta historiaz hitz egin dute, eta bertan dauden hainbat aztarnategi eta megalito bisitatu dituzte. Besteak beste, Igaratzako Iruinarria, trikuharria edota Beaskingo harrespila aztertu dituzte.