Esperientzia handiko lau musikarik osatu dute BigBadMan taldea. Rocka, popa eta indie musika dituzte oinarrian. 5 songs diskoa argitaratu berri dute, eta Benefit Street single-aren bideoklipa ere egin dute, Andrea Meneses zuzendariaren gidaritzapean.
The BigBadMan taldea Stuart Kelling eskoziar goierritartuak (ahotsa, gitarra eta teklatua) eta Xabi Auzmendi (gitarra), Joselu Alonso (baxua) eta Mikel Caballero (bateria eta ahotsa) goierritarrek osatzen dute. Denak ere, lehendik beste talde batzuetan aritutako musikariak dira.