Zaldibiako Bilore xaboi lantegia zena albiste izan da egunotan. Lantegia duela 15 urte itxi zuten, eta eraikina oso egoera txarrean dago, batez ere azken urteetan. 2018ko maiatzaren ondarrean Mugertza enpresak erosi zuen lantegiaren orubea, enkantean. Bilorek 60, 70 eta 80ko hamarkadetan bizi izan zituen urterik oparoenak, eta bere xaboi eta garbitzaileak oso ezagunak egin ziren, bai Euskal Herrian eta baita gure mugetatik kanpo ere. Horren erakusgarri, 80ko hamarkadan Espainiako Telebistan ikus zitekeen iragarki hau: