Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubiaren inguruan antolatutako herri galdeketak bultzatzeko asmoz, Idiazabalgo gazte talde batek Erabakia izeneko laburmetraia egin du. Bertan, eguneroko bizitzan hartu behar izaten ditugun erabakiak lantzen dituzte, eta “herri honen etorkizuna erabakitzea ere gure esku” dagoela diote. Iker Aizpuruak zuzendu du laburmetraia, eta hainbat idiazabaldarrek parte hartu dute.
- Zuzendaria eta gidoia: Iker Aizpurua
- Argazkia eta muntaia: Josu Urrestarazu
- Off ahotsa: Lander Iruin
- Parte-hartzaileak: Irati Urteaga, Maddalen Mendizabal, Iosu Urrestarazu, Telmo Trenado, Iker Aizpurua, Laida Zeberio, Ainhoa Intxausti, Martin Oiarbide, Aratz Urkia eta Tere Barrena.
- Eskerrak: Axari Elkartea, Izpar denda, Arretxe/Iparragirre eraikuntzak eta Idiazabalgo Osasun Zentroa.