Udalerri euskaldunen bilgune izango da Segura maiatzaren 14an, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko baita. Jaia girotzeko, Euskara aiden! izeneko abestia eta bideoklipa sortu dute, Tobera Musika Eskolako Iker Gomez de Segura zuzendariaren koordinaziopean. Jon Iturriozek idatzi ditu hitzak, David Fernandez-ek musika ekoizpena egin du, Cristina Ariasek eta Maddi Gerrikok jarri dute ahotsa, eta Xabi Aguadok egin du bideoklipa, besteak beste. Hamarnaka segurarrek parte hartu dute abestiaren sorkuntzan.