Goierrin 2016an erabakitzeko eskubidearen inguruan egindako galdeketak dokumental batean jaso ditu Gure Esku Dagok. Hari nagusi moduan galdeketen egunean 16 urte bete berria zen Mattin Barandiaran itsasondoar gaztea hartuta, herriz herri egindako antolaketa lana biltzen du Bidea dokumentalak, protagonista izan ziren herritarren eskutik.