‘Ataun of the dead’ lanarekin euskal publikoa zur eta lur utzi eta gero, Katihotsak Logiakoak euskal historia eta zombieak uztartzen dituen trilogiaren bigarren zatiarekin itzuli dira. ‘Joxean´s hil eben’ lanean, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas zientzilariak soldadu karlistak berpizten hasiko dira, Zumalakarregirekin egin zuten bezala. Partidu Nazionalista Banpiroko kideek ordea, beraien nagusigo politikoa eta biziraupena arriskuan ikusiko dute, eta Agirre lehendakaria berpiztea erabakiko dute, zombie karlistei aurre egiteko.