Ordiziak lotura estua izan du betidanik txirrindularitzarekin. Gaur egun, probarik ezagunena, 90 urtetik gora dituen Ordiziako Txirrindularitza Klasikoa da. Baina garai batean, errepideko proba ez ezik, ziklo-krosa ere egiten zen Ordizian. RTVEren artxiboan, 1964 eta 1966 urteetako proben irudiak daude jasota.