Xabier Mendizabal Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar ekimeneko kidea Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiez aritu zen hizketan apirilaren 18an Ordiziako Barrena kultur etxean, Publikotasuna zergatik, zertarako? izenburupean eman zuen hitzaldian. Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa plazaratu zuen Mendizabalek.