Zesura euskal Rap bikote ordiziarra bueltan da berriz, eta orain arteko bideoklip ganberroenarekin datoz, gainera. Hiru gehi lau bat da abestiarekin ezagutu genituen, eta orain, Euskal Herri tropikala izeneko doinuarekin datoz. Izenak dioen bezala, eguraldia eta klima aldaketa hartu dituzte hizpide, umore ukitu handiarekin. Bideoklipa grabatzerakoan, Ordizian ez ezik Euskal Herriko hainbat tokitan izan dira Zesurakoak, eta aurpegi ezagunen bat edo beste agertzea ere lortu dute.