Ordiziako Azokako baserritarren esanetan, hotzak ez dio landareari laguntzen, eta baratzak geldi daude horregatik, landatutakoa ez da hazten. “Tenperatura baxuak egiten ditu, eguzki gutxi ikusten da… horrela ezin da”, aipatu du Ibarrako Monteseko Patxi Izagirrek, oso landare gutxi saltzen ari direla arrazoitzeko. Beste urte batzuetan San Blas egunaren bueltan, otsailak 3, udaberriari begirako landare salmenta poliki hasita egoten dela esan du, baina aurten, eguraldiagatik, atzeratuta dabilela gehitu du. Egunak noiz epelduko zain dago Izagirre, baita gainerako landare saltzaileak ere.