Gaurko Ordiziako Azokan ziza eta perretxiko kilo ugari pilatu dira Lasa, Barcina eta Barandiaranen postuetan. 330 kilo ziza, kiloa 15 eta 45 euro artean; 48 kilo onddo (15-32 euro), bost kilo karraspina (40 euroan), 17 kilo ziza hori (25 eta 30 euro artean) eta 2 kilo gibelurdin (30 euroan kiloa). Azken egunetako euriak on egin dien seinale.