Euria eta haizea. Negu beteko egunak dira, bai atzokoa, eta bai gaurkoa. Ibaiak eta errekak hazita esnatu dira.
Legazpin adibidez, atzo 67,4 litro euri egin zuen eta herenegun 40,7.
Bihar gainera, elurra egin dezake.
Euskalmeten iragarpena:
– Prezipitazioa oso ugaria izango da, batez ere ipar partean. Arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake.
– Elur-kota eguerditik aurrera 600-700 metroren bueltan izango da eta gauean 400 metrora jaitsi liteke. Mendebaldeko haizea oso zakar, batez ere kostaldean.