Azokak naturaren ispilu izaten dira. Eta atzokoa ere halaxe izan zen. Ordiziako azokara itzuli zen Gabiriako Jose Antonio Elosegi. Fruta salmenta denboraldia atzo hasi zuen, gereziak salgai jarrita. Gabiriako gereziak 5,5 euroan saldu zituen.
Sagarrekin hasteko aste batzuk falta direla esan du Elosegik, eta urte ona datorrela ere bai: «Aurten ikusten dira sagarrak!».
Zizak ere ugari
Perretxikoen atalean, atzo 223 kilo ziza (28-40 euro artean), 53 kilo onddo (32-33 euro), 25 kilo ziza hori (25-30 euro) eta 5 kilo marasmio jangarri (15 euro) izan ziren aukeran Lasa, Barcina eta Barandiaranen postuetan. Lasak hemen inguruko onddoa ere bazuen salgai, 10 kilo, 36 euroan kiloa. Barcinak, bere aldetik, trufa edo boilurra eskaini zuen, alearen tamainaren arabera 5 eta 20 euro artean bakoitza. Eta plaza barruan, Arantxa Lopetegik hiru kilo ziza gehiago zituen, kiloa 40 euroan.