Naturak bere ibilbidea jarraitzen du, eta ohi baino lehen loratzen hasi dira mimosa zuhaitzak. Ordiziako azokara eraman zuen atzo Miren Jauregik, Aramako etxe ondoan, eguteran duen zuhaitzetik adar batzuk hartuta. Aurten oso azkar etorri dela zioen Jauregik, normalean martxo bukaera eta apiril hasiera bitartean loratzen delako. Baina udazken-negu honetako eguraldi bereziak natura eraldatu du, eta mimosa ez ezik, beste hainbat zuhaitz ere loretan daude dagoeneko, baita fruta arbolak ere.