Txilen jaio zen Carmen Cares. Ikasketa beka bati esker, ikerketa bat egiten aritu zen Bartzelonan sei urtez, eta duela bost iritsi zen Goierrira. Unibertsitateko irakaslea da. «Gaur egun nire bikotea dena formakuntza saio batzuetan ezagutu nuen, Iruñean». Orain Ordizian bizi da: «Asmoa zen denboraldi baterako etortzea, doktore tesia idazten bukatu arte, baina hemen jarraitzen dut, hemen osatu dut familia». Beste pertsona migrante batzuen esperientzien alboan, «desberdina» izan dela dio: «Bikotea hemengoa izanda, babes maila handiagoa» duela, «lagunak erraz egin» dituela eta «auzotarrek errespetu osoz hartu» dutela dio. Talde feministan oso aktiboa da eta jende asko ezagutzeko balio izan dio. Sozialki, beraz, ez du arazorik izan. Bestalde, lan munduan bestelakoa izan dela dio: «Euskara ez jakitea oztopoa izan da Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiteko».
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/