Ekuatore Ginean jaio zen Constancia Ndjigui, 1979. urtean. 16 urteko semea eta 9 urteko alaba ditu. 1996. urtean utzi zuen jaioterria. Urretxura, 2018. urtean iritsi zen. Espainiar nazionalitatea du. Ndjigui-ren hitzetan, «oso gogorra» izan da, « uste baino gehiago, jatekoa ere falta izan zait». Zailtasun gehien «lan kontratu bat eta alokairuko pisua lortzea izan dira». Esaten du «beste jatorri batzuetako herritarren alboan eta beltza izateagatik, zailtasun gehiago» izan duela. Une honetan, logela batean bizi da seme-alabekin. Lanari dagokionez, ostalaritza establezimendu guztietan utzi ditu curriculumak, eta azkenean, janari prestatua egiten duten establezimendu batetik deitu ziotela. Kontserba enpresa batean ere lan egin du Zumaian. Herritarren aldetik «denetariko jarrerak» aurkitu ditu. Aipamen berezia egin dio Urola Garaiko migrazio teknikariari: «Berari zor diot guztia».
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/