Ibou Ngom eta Adji Diodio Samb • Itsasondo
Senegaldarrak dira Ibou Ngom eta Adji Diodio Samb. Senar-emazteak dira eta lau urteko ume bat dute. Espainiako hiri desberdinetan bizi ondoren, maiatzean hiru urte egingo dituzte Itsasondon bizi direla. Kontatzen dute «oso-oso gustura» daudela, «herri txikia da eta asko gustatzen zaigu». Hain gustura egoteko arrazoi nagusienetako bat da haien umea «oso gustura» dagoela. «Lagunak egin ditu eskolan, eta euskara ere ikasten ari da». Herritarren aldetik jaso duten harrera «oso ona» izan dela ere esan dute. Arreta eman die bereziki udaletik jaso duten atentzioak: «Asko kezkatu dira, beste inon ez zaigu hori gertatu». Etxebizitza aurkitzeko «zailtasunak» izan dituzte. Lana bilatzea ere ez omen da guztiz erraza izan. Adji Diodiok esaten du toki askotan galdetu diotela euskara hitz egiten ote duen. Bikoteak jarrera bikaina du, eta euskara ikasteko ere prest agertu dira.
Erreportaje osoa irakurtzeko: https://goiberri.eus/2021/02/12/migrazioa-ez-da-arazo/