Miren Matias / Ainhoa Lopez • Itaia
Egunez egun, agerian geratzen ari da gizarte kapitalistan emakume langileon zapalkuntzak hainbat ertz dituela. Horien artean aurkitzen dugu zaintza lanen ardura, gure gain jausten dena, edota lan baldintza penagarrietan egin behar duguna. Azaroaren 30ean greba orokorrean mobilizatuko gara, ulertuz, greba langileriarentzako tresna politikoa dela, langileok batu eta antolakuntza independentea indartzeko balio behar duena. Beharrezkoa dugu errealitate honen atzean dauden enpresari eta instituzioak seinalatzen jarraitzea eta horien aurka borrokatzea: sektoreko langileen baldintzak nahiz zerbitzuen kalitatea bermatzeko eta lan banaketa sexualarekin amaitzeko.
Erreportajea