Nahiare Riaño • Goierriko Neska* Gazteak
Zaintza bere zabaltasunean ulertzen dugu, zaintzaz hitz egitean ez dugulako soilik merkatuko lanez edo dependentzia dutenenen/dugunon zaintza kontuan hartzen. Zaintza auzi zabala da, garbiketa lanak, norberaren zaintza, talde baten ongizatea mantentzeko itzalpeko ardurak… zaintza dira. Zaintza norbanako orok izan beharko lukeen eskubidea ere bada, baita betebeharra ere, hots, zaintzarik gabe bizitzarik ez.
Zergatik greba? Gure bizitzen aurka antolatzen den sistema hau erreproduzituko ez dugulako, eta eskubide unibertsala erdiesteko modu bakarra mobilizatzea, antolatzea eta borrokatzea delako, tokatzen ez zaizkigun eta baloratzen ez diren lanak egiteaz nazkatuta gaudelako…
Erreportajea