Sara Arruabarrena – Maider Avaristo • Goierriko koordinadora feminista
Zaintza sistema publiko komunitarioa, pribatizaziorik gabea, duina eta emantzipatzailea lortu nahi dugu. Alegia, egungo zaintza sistema eraldatu nahi dugu. Zaintzarako eskubide unibertsala aldarrikatzen dugu, eta instituzioei interpelazio zuzena egin: euren ardura da herritarron eskubideak bermatzea, eta horretarako baliabideak eskaintzea. Gainera, zaintza greba egiten dugu gaia bera erdigunera ekartzeko, kolektibizatzeko eta problematizatzeko. Izan ere, zaintza lanak familiarizatuta daude, ez dute dagokien aitortzarik ez baliorik, eta zaintza lanen antolaketa eta banaketa soziala bidegabea da. Horren aurrean, zaintzarako eskubide kolektiboaren apustua egin nahi dugu.
Erreportajea