«Bost urteren ondoren, txapelketak inpresioa eta bertigoa ematen du»
Bigarren aldiz aurkeztuko naiz. Daukadan saioaz gozatu, ahalik txukunen egin, eta posible balitz bigarren fasera pasatzea jarriko nituzke helburuak. Zaila egongo da, maila eta jende asko dagoelako. Baina, ezeren gainetik, gustura geratu nahi nuke, saioa ahalik txukunena eginda. Ez gaude ohituta urtean zehar hainbeste plaza egiten, eta orain bat-batean txapelketan sartzeak, bost urte pasatu ondoren, inpresio pixka bat egiten du eta bertigoa ematen du.