Antton Fernandez Lasa, Urretxuarra
«Bertso eskolan segitu dugulako eman dut izena. Handia eta magikoa da hori»
Bosgarren aldia dut. Izena eman baldin badut, 2019an azkena kantatu nuenetik Urretxun bertso eskolan segitu dugulako izan da. 42 urterekin, ia edade kontua ere badago eta. Beste herri batean eta jende baten aurrean jarduteko aukera ematen du; kidekoekin jarduteko, norbere burua probatzeko, estutzeko. Txapelketan ‘kale edo bale’ bat badago, baina gehiago dauka parte-hartzetik. Bertso eskolako giro hori daukagun seinalea da. Handia eta magikoa da hori.