Aratz Igartzabal Bidegain, Gabiriarra
«Sentsazio onekin eta geuretik onena emanda gelditu nahi dut»
Kantatuko dudan hirugarren txapelketa da, gu ere ez gara jada berri-berriak. Helburua aurrera egitea da, baina ez nolanahi ere. Aurrera egitea, geuretik emanez, geure onena emanez ahal bada, eta sinistuta badezakegula txukun eta saio eder bat egitea. Baina aurrera egite horretan itsutu gabe, egia esan; ondo kantatuta eta gozatu on bat hartuta, horrela, ez pasatuta ere, min gutxiago ematen du eta. Sentsazio onekin eta geure onena emanda gelditu nahi dut.