Endika Igartzabal Murua, Gabiriarra
«Lagun artean elkartu eta bertsotan gehiago egiteko lau urteroko aitzakia da»
Hau laugarren aldia izango dut. Helburu handirik ez dugu. Ez gara bertsotatik bizi, eta hau afizio bezala daukagu. Txapelketa lau urtetik behin datorren aitzakia da, niretzako behintzat, lagun artean gehiago elkartu eta betsotan gehiago egiteko motibazioa ematen duena. Egindakoarekin gustura geldituz gero, ondo; ea ideiak parera etortzen diren. Txapelketaren formatua polita da; Gipuzkoan saihetsezina da aurretiko sailkatzerik gabeko lehiaketa bat.