German Urteaga Garmendia, Beasaindarra
«‘Puntuan’ iristea eta egindakoarekin gustura geratzea da helburua»
Hirugarren Gipuzkoako bertso txapelketa izango da aurtengoa. «Puntuan» iristea eta egindakoarekin gustura geratzea da helburua. Aurtengo formatu berriari dagokionez, duela bederatzi urte bi saio izan ziren (nahiz eta bien batuketak erabakitzen zuen udazkeneko fasera nor igarotzen zen) eta oso gustura ibili nintzen formatu hartan. Aurtengoa hura bezala edo hobeto ateratzen bada gustura egoteko moduan izango naiz.